2010-03-24

Denboraren trena

  1. Bazen behin ume bat oso aberatsa zela, baina beti aspertuta zegoen.Lagun asko zituen baina beste herri batzuetan bizi ziren.Hain aspertuta bizi zenez, egun guztia makinan ibiltzen zen jolasten; ume horrek Mikel zuen izena.

Egun batean,kasualitatez,bere lagun guztiak joan ziren bere herrira,eta jolasten hasi ziren.Geroxeago,tren berezi bat joan zen haiek jolasten ari ziren plazara.Treneko gidariak denboran aurrera eramaten zuen trena zela esan zien,orduan Mikel eta bere lagunak trenera igo ziren eta 2175. urtera joan ziren.

Urte horretan dena basamortua zen.Mikel eta bere lagunek denboran atzerako tren bat aurkitu nahi zuten.Nahiz eta kostatu,aurkitu zuten azkenean.Mikel aberatsa zenez, dena ordaindu eta etxera itzuli ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario